Sollube 707 mendizale taldeak antolatuta, 16 kilometroko ibilbide "ederra" egin zuten Artikutzako parke naturaletik.

Artikutzako parke naturala bisitatu zuen domekan Bermeoko Sollube 707 mendizale taldeak; 31 pertsonek egin zuten 16 kilometroko ibilbidea. Eguraldi “eguzkitsua” izan zutela adierazi dute, beraz, “ibiltzeko egokia”.
Artikutzako basoa “oso ederra” dela nabarmendu dute, ibilaldiaren hasieratik amaieraraino pago eta haritzen adar eta hostoen itzaletan ibili zirela gaineratuta: “Eguzkia ikustea eragozten ziguten”.
Jendea “oso pozik” ibili zela azaldu dute antolatzaileek, eta “gehiagorako gogoz” geratu ziren.