Familian euskaraz jolasean ibili dira Busturian
Busturiko Gurasolagun egitasmoak antolatuta, Koloretako ziabogak tailerrean ondo pasatu zuten barikuan ume eta nagusiek.
Busturiko Gurasolagun egitasmoak antolatuta, Altamirako plazan elkartu ziren barikuan herriko zenbait familia, euskaraz jolasean aritzeko. Hala, Urtxintxa Aisialdi Hezitzailearen eta Suspertze Soziokulturalaren elkarteak gidatuta, Koloretako Ziabogak tailerrean ondo pasatu zuten bertaratutako ume zein nagusik.
Parte hartzaileak “gustura” ibili ziren, eta hurrengo baterako “prest” agertu direla azaldu dute antolatzaileek.
Gurasolagun egitasmoa duela urtebete sortu zen Busturian, “familia harremanetan euskara sustatzeko eta herriko familien arteko harremanak euskaraz izateko guneak sortzeko”.