Barikura arte izena eman daiteke Mundakako Irakurketa Klubean
Urrian hasiko dira batzen eta maiatzera arte luzatuko da Irakurketa Kluba; hilean behin batuko da taldea.
Aurten ere, Mundakako J.M. Etxeita udal liburutegiak Irakurketa Kluba antolatu du; parte hartu gura dutenek barikua (urriak 14) dute izena emateko azken eguna
Interesa daukatenek liburutegira jo ahalko dute izena emateko. Telefonoz ere egin daiteke honako zenbakietara deituta: 94-687 65 49 edo 688 80 39 64 (WhatsApp). Bestela, liburutegi.mundaka@bizkaia.org helbide elektronikora mezu bat bidaltzeko aukera ere badago. Lekuak mugatuak direla jakitera eman dute liburutegiko arduradunek. Urrian hasiko dira batzen eta maiatzera arte luzatuko da Irakurketa Kluba.
Jakitera eman dutenez, taldea hilean behin batuko da, eguena batean, 18:30ean liburutegian bertan. Parte hartzaileek Miren Billelabeitia izango dute gidari.