Amaitu dituzte San Juan kaleko obrak
Oinezkoei lehentasuna ematea eta trafikoa baretzea helburu zuten obrak amaitu dira, eta kaleko iriste erraztasuna hobetu du udalak.
Itxura berria dauka Gernika-Lumoko San Juan kaleak. Oinezkoei lehentasuna ematea eta trafikoa baretzea helburu zuten obrak amaitu dira, eta kaleko iriste erraztasuna hobetu du udalak.
Ibilgailuen bidearen maila espaloien altuerara igo dute kale horretan: Artekalearen elkargunetik San Juan Ibarra plazaraino doan segmentuan, lehenengo, eta Don Telloko semaforoen bidegurutzetik Errenteriako zubira doan tartean, gero. Espaloiak ere handitu dituzte bi tarteetan, eta oinezkoek dute lehentasuna kalean.
Lanek, guztira, 165 metroko azalera hartu dute azken fase honetan, eta 360.000 euro inguruko aurrekontuaeduki dute.
Oinezkoak lehenesteko proiektua.
Gernika-Lumoko Udalak joan den urtearen hasieran ekin zion San Juan kaleko irisgarritasun baldintzak hobetzeari, “hori delako herriko kalerik jendetsuenetakoa”.
Orduan, azokaren eraikina (Domingo Alegria plaza) eta San Juan Ibarra plaza bereizten dituen espazioa urbanizatu zituen, eta Fernando Abaunza, Elbira Iturri eta Domingo Bernaola kaleak batzen zituen gune uniformea sortu zuen. Gero, inguru horretako irisgarritasuna hobetzeko, Ocho de Enero eta Don Tello kaleen arteko obrak egin ziren. Jarduketa hori 2.082 metro koadroko azaleran burutu zen.