Bizkai Buru Peñak 25. urteurrena ospatuko du zapatuan
'Hegaluze' ontzian irteera, poteoa eta herri bazkaria antolatu dituzte 25 urteko ibilbidea ospatzeko.
Bizkai Buru Peñako zenbait kide irteeratako batean. Argazkia: Bizkai Buru Peña Bermeoko Bizkai Buru Peñak 25. urteurrena ospatuko du zapatuan. Goizean hasiko dituzte ospakizunak itsas ibilbide bat eginez, 10:45ean Hegaluze ontzian aterako dira Gaztelugatxerako ibilbidea eginez.
11:30ean, berriz, Bizkai Buru Peñaren egoitzan (Urdaibai kafetegia) batuko dira peñak eta gonbidatuak, eta ordu horretan banatuko dituzte bazkari txartelak ere.
Ondoren, trikitalariek girotuko dute 13:00etan herritik egingo duten poteoa, eta 15:00etan batuko dira Bermeoko Kafe Antzokian bazkaltzeko. Bazkaldu ostean egingo dute peñen arteko oparien elkartrukea.