Nekazari eta eskulangileen azokak hartuko du Kurtzero
Energiaren eta Klimaren Asteagaz bat egin dute Muxikako Udalak, eta domekatik urriaren 2ra arteko egitaraua prestatu dute. Nekazari eta Eskulangileen Azokagaz hasiko da domekan egitaraua, eta Bigarren Eskuko Azokagaz amaituko da urriaren 2an.
Energiaren eta Klimaren Astea prestatu dute NMuxikan, Gorozikan eta Ibarrurin, eta astebeteko egitaraua prestatu dute horretarako. Domekan hasiko dira ekintzak, Galtzada aurrean egingo duten Nekazari eta Eskulangileen Azokagaz; jarduerak kontsumo arduratsua bultzatuz amaituko dituzte urriaren 2an, Bigarren Eskuko Azoka egingo baitute Zubieta Errota aurrean.
Aste Klimaren helburu nagusia da nahitaezko energia eta klima trantsizioaren aurrean herritarrak kontzientziatzea eta mobilizatzea. Eta, horretarako, nekazarien eta artisauen lana balioan jarriko du Muxikako Udalak.
Hala, Muxikako, Ibarruriko eta Gorozikako nekazariak eta eskulangileak protagonista izango dituen azoka egingo dute domekan, 10:00etatik 14:00etara bitartean, Galtzada aurreko aparkalekuan.
Abere, nekazal eta artisau azoka lehenago ere egiten zuten udalerrian, eta aspaldiko hitzordua berreskuratzea erabaki zuten 2019an. Hala ere, beste modu batera berreskuratu zuten, askotariko jarduerekin, eta, aurten, bide bera jarraituko dute.
Baserriko eta eskulangintzako produktuez betetako 32 postu egongo dira, eta baserritarrek baserriko produktuak saltzeko aukera izango dute; besteren artean, txakolina, ogia, eztia, gazta eta euskal pastela egongo dira aukeran. Artisauek ere kremak, bitxiak, jantziak eta jostailuak jarriko dituzte ikusgai. Goiz osoan zehar ariko dira bertsolariak eta trikitilariak giroa berotz
Tailerrak. Astelehenerako eta martitzenerako, berriz, xaboia egiten ikasteko eta kosmetika sendabelarrekin egiteko tailerrak prestatu dituzte, hurrenez hurren. Saio biak Ariatzako eskolan izango dira, 17:30ean, eta tailerretara joateko aurretiaz izena eman beharko da, 645 00 66 63 telefono zenbakira deituta.
Irailaren 29rako, bi proiekzio prestatu dituzte Zubieta Errotan: Amalur, etxe hegalaria umeentzako proiekzioa 11:30ean, eta Monopolia: Agua, negocio y poder nagusientzako dokumentala, 19:00etan; Busturialdeko Ur Partzuergoari eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari bruzko dokumentala da.
Aste Klimagaz amaitzeko, kontsumo arduratsua bultzatzeko aukera izango dute muxikarrek. Bigarren Eskuko Azokan elkartuko dira Zubieta Errotan, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Postua jarri gura dutenek Zubieta Errotako liburutegian izena eman beharko dute 645 00 66 63 telefono zenbakira deituta.