Lointek Gernika Bizkaiak Sofia Carolina Gomes da Silva jokalari portugaldarra fitxatu du 2022/2023 denboraldirako. Da Silva, dagoeneko, seigarren fitxaketa da datorren denboraldirako lantaldeari begira. 1’90eko altuera dauka pibotak, eta Duran Maquinaria Ensino taldetik dator. Azken denboraldian 6,4 puntu eta 2,4 errebote lortu ditu bataz beste, jokatu dituen 17:55 minutuetan. Da Silva eskarmentu handiko jokalaria da, urte asko daramatzalako Emakumezkoen Endesa Ligan jokatzen. Era berean, EuroCup Women txapelketa ere ederto ezagutzen du: 2017an finalaurrekoetara heldu zen Galatasaraygaz. Espainian jokatu izan duenean, sei talderen koloreak defendatu ditu: Cadi La Seu, Zamora, Girona, Promete, Movistar Estudiantes eta Lugo. Bere izaera eta gogortasuna dira Da Silvaren ezaugarririk nabarmenenak, eta hori saiatuko da islatzen, hain zuzen ere, Lointek Gernika Bizkaiagaz.