Beroari eutsiz, Akorda jai giroz jantzi da asteburuan
Zapatuan erromeria eduki zuten auzokoek, eta domekan dantza ikuskizuna eta umeentzako jolasak.
Ibarrangeluko Akorda auzoan ospakizun giroa jaun eta jabe izan da joan den asteburuan. Izan ere, Santa Mañe jaietan murgilduta ibili dira bai zapatuan, bai domekan. Zapatu gauean, Obieta Aita-Semeak taldeak erromeria eman zuen plazan. Ordu pare batez, zuzeneko musikagaz girotu zituen jaiak eta, ondoren, txosna giroan bildu ziren auzotarrak. Domekan, ostera, Ibarrangeluko Lorea dantza taldekoek ikuskizuna eman zuten, bero itogarriari aurre eginez. Arratsaldean, hainbat eta hainbat izan ziren umeentzako jolasak ikustera bertaratu zirenak, beroari eusteko urezkoak izan baitziren