Imanol Goñi mendi korrikalari natxituarrak bigarren postuan amaitu du Bastida Vital Trail proba. EMF Kopako laugarren lasterketa puntuagarria izan da Bastidakoa, eta Razga izan du aurretik.
Dena saldu dute. Bigarrenez hartuko du bihar Haziberrik Gernika-Lumoko Europako Herrien Parkea, eta 1.000 ikus-entzule bilduko ditu bertan.
Xabi Barandika gernika-lumotarra, Julen Del Rio gasteiztarragaz batera, ezin izan da Markina-Xemein Jai Alai Grand Slameko finalerako sailkatu. Aritz Erkiaga ispastertarraren eta Jon Zabala markina-xemeindarraren kontra ozta-ozta galdu dute finalaurrekoa.
Berriatuak 2-1 irabazi du Bizkaiko herriarteko zesta-punta txapelketa, Markina-Xemeinen kontra. Gogortasuna eta berdintasuna agerikoak izan dira Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian jokatutako finalean.
Barikuan Nestor Basterretxea aretora bertaratutakoek, hamabi film labur ikusteko aukera eduki zuten, tartean, Iñigo Atxaren 'Inhumano'. Jarri zutenean areto barruan txaloak, barreak...entzun zirela diote, une "polita" izan zela aipatuta.
San Kristobalen txanda izan da asteburuan, eta Busturia, Forua, Gernika-Lumo eta Nabarniz giroz bete dituzte gidarien santuaren omenezko festek.
VI. Bandeira da Coruña irabazi du Urdaibaik. Bou Bizkaia izan da asteburuko onena, Hondarribia eta Donostiarraren aurretik. Emakumezkoetan, Oriok izan da garailea.
18 urtetik gorakoek parte hartu ahalko dute zozketan, eta Bermeon erroldatuta egotea beharrezkoa da. Uztailaren 15era arte eman daiteke izena.