Uxue Urubururentzat, Ezetz Jakin lehiaketako ikasturteko azken saria
Ekainekoa izan da Ezetz Jakin lehiaketaren azken saria ikasturte honetan. Atzo eman zuen Berbalagunek saria, eta Uxue Uruburu izan da garailea. Ondorioz, 80 euroko bonoa eskuratu du Gernika-Lumon gastatzeko.
Partaide guztien artean, zozketa bidez ematen den saria, berriz, Larraitz Ibarguengoitiarentzat izan da, eta 20 euroko bonoa eta Praktikatuk emandako eguzkitako betaurrekoak, motxila eta agenda jaso ditu.
Orain, oporrak hartuko ditu Berbalagunek eta jakinarazi dute azaroan bueltatuko dela Ezetz Jakin lehiaketa. “Parte hartu duzuen guztioi eskerrik asko eta hurrengo ikasturtean be hor gura zaituztegu, zintzo-zintzo. Udaz gozatu!”.