Arrolapetarrak, Bilbo inguruko mendietan protagonista
Oskar Arrietak beteranoen sailkapenean bigarren postua eskuratu du 13 kilometroko proban, eta Jokin Zabala, aldiz, 21 kilometrokoak izan da bigarrena.
Arrolape Mendi Klubekoek Bilbao Mountain Marathon proban parte hartu zuten asteburuan, eta emaitza bikainak poltsikoratu zituzten. Batetik, Oskar Arrieta bigarren izan zen 13 kilometro eta 760 metro positiboko desnibeldun probako beteranoen sailkapenean; lasterketa hori, gainera, Jon Landak zazpigarren amaitu zuen. Bestalde, Jokin Zabalak bigarren postua lortu zuen 21 kilometro eta 1.000 metro positiboko desnibeldun lasterketan.