Lumoko mendi martxak parte hartze ona izan du
126 parte hartzaile eduki ditu mendi martxak. Ibilbide luzea eta laburra izan dituzte. Amaieran, guztientzako luntxa egon da plazan.
Argazkia: Lumoko Jai Batzordea. Lumoko San Pedro jaietako egitarauaren barruan, zapatuan mendi martxa egin zuten. Ibilbide luzea eta laburra diseinatu zituzten antolatzaileek. Luzeak 18,3 kilometro eduki zituen: Lumo, San Martin auzoa, Maiaga, Bizkaigane, Gorbeia auzoa, Metxika, Ganaga, Aixerrota eta Lumo lotu zituen; laburrak, aldiz, Lumo, Maiaga, Ganaga, Aixerrota eta Lumo, 9 kilometrotan.
Guztira, 126 parte hartzaile izan ziren: 60k luzean parte hartu zuten eta, 66k, berriz, laburrean. Tartean, 25 ume inguru ere animatu ziren parte hartzera. Amaieran, luntxa izan zuten guztiek, giro ederrean, plazan.