San Pelaioek jarduera ugari ekarriko dituzte Belendizera
Zortzigarren Paella Txapelketagaz hasiko dituzte Belendizko jaiak, eta, domekan lehiatuko dute auzoan arrakasta berezia daukan txapel jaurtiketa.
Arratzuko jai nagusiak diren sanisidroen ostean ailegatuko dira asteburuan sanpelaioak Belendizera. Ohiko jarduerak izango dituzte aukeran herritarrek, eta, beraz, jatekorik eta musikarik ez da faltako auzoan.
Pelaio Deunaren eguna domeka bada ere, motorrak berotzeko aitzakiarik ez dute faltako belendiztarrek zapatuan. Izan ere, zortzigarren aldiz, Paella Txapelketa lehiatuko dute. 14:30ean aurkeztu beharko dituzte prestatutakoak, eta, bitartean, Ehunzangoren eskutik, umeen jolasek girotuko dute eguerdia. Arratsaldean, Motx pailazoaren txanda helduko da 18:00etan, eta Altxa Porru erromeriarena bi ordu beranduago. Alfaltzeko, makailau eta urdai jana izango dute aukeran. Dj Kool arduratuko da gaua girotzeaz.
Pelaio Deunaren eguna mezagaz hasiko dute, eta auzotarren artean arrakasta berezia izaten duen txapel jaurtiketa lehiatuko dute; ume, gazte zein helduek txapela nork urrunen jaurtitzen duen ikusiko dute. Eta bihar izango dute horretarako aukera arratzuarrek. Lehenago, baina, urteroko txakolin eta sagardo dastaketan elkartuko dira auzotarrak. Apar festak eta briska txapelketak beteko dute domeka arratsaldea, eta txokolate janagaz agurtuko dituzte sanpelaioak.
Egitaraua
Zapatua.
12:30. VIII. Paella Txapelketaren izen ematea.
13:00. Umeen jolasak Ehunzangoren eskutik.
14:30. Paellen aurkezpena.
15:00. Herri bazkaria.
18:00. Motx pailazoa.
20:00. Altxa Porru erromeria.
21:00. Makailau eta urdai jana.
22:00. Altxa Porru erromeriaren jarraipena.
Ondoren. Dj Kool.
Domeka. San Pelaio eguna.
12:00. Meza santua.
13:00. Txakolin eta sagardo dastaketa trikitilariekin alaituta.
14:30. Txapel jaurtiketa.
18:00. Apar festa.
19:00. Briska txapelketa-
20:00. Txokolatea danontzat.