Mundaka eta Elantxobe San Pedroak ospatzeko "gogo handiz" daude
Mundakan gaur emango diete hasiera herriko jaiei .Ekimenez betetako jaiak edukiko dituzte mundakarrek. Elantxoben San Pedro Egunez murgilduko dira ospakizunetan.
Euskal Herriko herri guztiak ari dira beraien herriko jaiak noiz helduko zain. Elantxobe eta Mundaka ere horrela dabiltza, alkateek aitortu duten modura, “gogo handia” nabari baita.
Mundakako jaietan ohikoa den bezala, herri bazkaria izango da gaur jaietako lehen ekimen jendetsua. Bazkarira jai-giroan heltzeko, bertso poteoa izango dute lehenago. Jaietako lehen egunean falta ezin den beste ekitaldia da Basaranetik egingo den jaitsiera. Eguna Altxa Porru erromeri taldearen kontzertuagaz amaituko da, txosna gunean.
Bihar, atseden hartu ostean, 20:00etan Mundakako abesbatzak eta Portugaleteko Santa Maria Koralak emanaldia eskainiko dute, Andra Mari parrokian. Eguna borobiltzeko, kontzertuak egongo dira txosnagunean, 21:30etik aurrera. Asteburuagaz amaitzeko, domekan, Gaztezar dantza taldearen emanaldia egongo da plazan.
Ekainaren 28an goizaldeko hiruretan hasiko da “martxa”. Ohitura den bezala, Udalbatzagaz Alborada egingo da. Hilaren 29a ekitaldiz beteta dator. Goizean sardina jana eta arratsaldean pilota partiduak egongo dira aukeran, besteren artean. Hilaren 30ean, nagusien bazkaria izango da kiroldelgian eta arratsaldez, umeek zein nagusiek playback saio propioa edukiko dute.
Uztailaren 1ean, Itsas jaia ospatuko dute, eta eguna Akerbeltz erromeriagaz amaituko dute. Uztailaren 2a, Sukalki Eguna, sukalkien aurkezpen eta sari banaketagaz hasiko da, eta pilota partiduak eta erromeriarik ez dira falta izango. Gaztetxeoen eta umeen eguneko ekitaldi sortagaz amaituko dira jaiak.
Herritarrak batuz. Jaietaz herritar guztiek gozatu dezaten, Elantxobeko Udalak “adin guztietarako” ekimenak antolatu ditu. San Pedro Egunean, arratsaldez umeentzako jolasak edota Mus Txapelketa izango dira. Esku pilota partidua eta Elantxobeko Pala Txapelketako finala ere jokatuko dira.
San Pedro Txiki Eguna Balsa lehiaketagaz hasiko dute. Gero, triki poteoa izango dute eguerdian eta elektrotxaranga gauean. Gabeko Sopresi deitutako ezustekoa ere egongo da gauean.
Uztailaren 2an, portuko moilak argiztatuko dituzte Gure Eskuren erronkaren baitan. Eta uztailaren 3an, arraun ligako 4. jardunaldia hartuko du udalerriak.
Egitaraua.
MUNDAKA
Gaur, ekainak 24
13:00. Bertso poteoa.
15:00. Herri bazkaria.
17:00. Jolasak.
20:00. Basaranetik Bajadie.
22:30. Altxa Porru erromeria, txosnagunean.
Bihar, ekainak 25
Goizean. Hiru probintziko txiki mailako eskubaloi txapelketa, Isla Kalen. Eguerdian. Kirolariek plazan bazkalduko dute.
20:00. Mundakako abesbatza eta Portugaleteko Santa Maria Koralaren emanaldia, Andra Mari Parrokian.
21:30. Kontzertuak, txosnetan: Kolpers, Addar eta Radio Guerrilla.
Ekainak 26, domeka
Goizean. Juanita Larando patatxari emango zaio sarrera. Egunean horren inguruko erakustaldia Tala inguruan, Elkano Itsas Herriak lagunduta.
19:00. Gaztezar dantza taldearen urteko emanaldia, plazan. Euria eginez gero, kiroldegian. Ekainak 28, martitzena
03:00. San Pedro jaiei hasiera ona emateko, ohitura galdu barik, Udalbatzagaz Alborada.
19:00. Kalejira Katius-K Zabal Bandek alaituta. Buruhandi, Lamina eta Atorra ere egongo dira kalejiran.
19:00etatik aurrera. Txosna gunean ekintzak: tortilla txapelketa, hazur jaurtiketa…
Ekainak 29, eguaztena, San Pedro Eguna
10:30. Jose Mari Egileor Txistularien kalejira.
12:00. Meza nagusia. Ondoren. Sardinak egongo dira plazan.
18:30. Pilota partiduak, frontoian. Lehenengo gazteen partidua. Jarraian, Mikel Goñi eta Madariaga Karregal eta Pujanaren aurka.
20:30. Chuchin Ibañez eta Garibaldi Band taldea, plazan.
22:30. Traka, portuan. ekainak 30, eguena, nagusien eguna
14:00. Nagusien bazkaria, kiroldegian.
19:00. Umeen playbacka.
22:00. Nagusien playbacka.Uztailak 1, barikua
17:30. Itsas jaia, Mundakako Arraun Taldeak antolatuta.
20:30. Egunsenti dantza taldearen emanaldia, plazan. Euria eginez gero, kiroldegian.
21:30. Akerbeltz erromeria, plazan.
Uztailak 2, zapatua, Sukalki Eguna
13:00. Sukalkien aurkezpena. Jarraian, sari banaketa.
13:00-16:00. Beldur Barik informazio gunea, plazan.
13:30-15:30. Dunbots fanfarria herritik zehar.
18:30. Pilota partiduak, frontoian.
19:30. Luhartz erromeria gaztetxoentzako, plazan.
23:00-01:00. Luhartz erromeriagaz jai giroa.
Uztailak 3, Domeka, Ume eta Gaztetxoen Eguna
11:00. Kalejira Jose Mari Egileor Txistu Taldeagaz eta buruhaundiekin.
11:30-12:30. Haur parkea, frontoian. Euria eginez gero, Isla Kale kiroldegian jarriko lukete parkea.
13:00. Barakaldoko Udal Musika bandaren Kontzertua, plazan. Ondoren, kalejira kontzertu ibiltaria Jose Mari Egileor Txistu taldearen eskutik.
16:00-18:00. Haur parkea.
18:00. Bits jaia, portuan.
20:30. Gurutze Beitia eta Gorka Aginagalderen ikuskizuna.
23:00. Azken Traka.
ELANTXOBE
Ekainak 29, Eguaztena, San Pedro Eguna
12:00. Meza nagusia.
17:30. Umeen jolasak, Elizabarrin.
18:00. Elantxobeko Mus Txapelketa, Kraken tabernan.
19:30. Esku pilota partidua.
20:00. Elantxobeko Pala txapelketako finala.
Ekainak 30, Eguena, San Pedro Txiki Eguna
13:00. Balsa lehiaketa.
13:30. Triki poteoa, Koldo eta Josebagaz.
18:00. Entzierro Txiki eta Ur Tankea.
20:30. Elektrotxaranga, tabernarik taberna.
22:30. Gabeko sorpresi.
Uztailak 2, Zapatua
22:30. Gure Esku Dago! erronka, portuko moilatan.
Uztailak 3, Domeka
13:00. Estropadak. Elantxobeko 34. Bandera.