Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Gaztemunduri Ateak Ireki
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
Sartu
Politika

Senatuak Espainiako Gobernuari eskatu dio "beste urrats bat" emateko Gernikako bonbardaketaren erantzukizuna aitortzerakoan

EAJk eskatuta senatuan adostutako mozioak Gernikari eragindako sufrimendua gogorarazteko ekintza propio bat egitea ere exijitzen dio Gobernuari, kalte ordainean eta erreparazioan laguntzeko.

Ane Maruri Aransolo
Gernika-Lumo
2022/05/11

EAJk eskatuta, Senatuak Gernikako bonbardaketa gaitzesten duen mozioa onartu du gaur, eta mozioak esaten duenari kasu eginda, Senatuak Espainiako Gobernuari eskatu dio “beste urrats bat” emateko Gernikako bonbardaketaren erantzukizuna aitortzerakoan. Izan ere, mozioaren bi puntuetako lehenak, Gobernuari eskatzen dio onar dezala matxinatutako armadak eta ondorengo Gobernu frankistak 1937ko apirilaren 26an biztanleria zibilaren aurkako aire eraso guztien sinbolo den Gernikako bonbardaketak eragindako eraso, kalte eta sufimenduan izandako erantzukizuna.

Bigarren puntua onartuta, Espainiako Senatuak gaitzetsi egiten du matxinatu frankistek eta haien aliatuek Gernika bonbardatu izana, “herritarren, Espainiako II. Errepublikako Gobernuaren eta Jaurlaritzaren kontra”.Horrez gainera, Gobernuari eskatzen dio memoria demokratikoko ekintzen esparruan, bizikidetzaren eta askatasunaren alde, Gernikari eta bertako biztanleei eragindako sufrimendua gogorarazteko ekintza propio bat egitea, “erreparazioari laguntzeko”.

Mozioa EAJ, EH Bildu, PSOE, Kataluniako eta ezkerreko alderdien (ErC, Junts Per Cat, Coalicion Canaria, Adelante Andalucia, Compromis, Mes Per Mallorca, Geroa Bai, Mas Madrid, Agrupacion Socialista Gomera eta Teruel Existe)  aldeko 144 botogaz onartu da; PPk eta Voxek, UPNk eta Ciudadanoseko kide batek kontra bozkatu dute (103 boto) eta PAR eta Ciudadanoseko bi kidek abstentzioa eman dute.

Aldaketak mozioan. 
EAJk aurkeztutako hasierako testuan barkamena eskatzeko exijitzen zion Espainiako Gobernuari, baina sozialistekin eztabaidatu eta gero, erdibideko zuzenketa bat afostu dute: barkamena eskatu beharrean, erreparazio ekitaldia egiteko eskatu dute. Izan ere, PSOEkoek diote ez dutela barkamena eskatuko, “eurek ere biktimen oinordekoak direla argudiatuta”.

Mozioa EAJko bozeramaile Estefania Beltran de Herediak defendatu zuen atzo, Ministroen Kontseiluak apirilaren 26an onartutako adierazpen instituzionala positiboki baloratuta, baina keinua ez zela nahikoa esanda. Hala ere, “positiboki” baloratu zuen Espainiako Gobernuaren ordezkaritza batek Gernikako bonbardaketa gogoratzeko ekitaldian parte hartu izana, baina gehiago behar dela adierazi zuen.  Berretsi zuenez, “irmoagoa izan behar zuen erakuntzukizunen aitorpenean eta barkamen eskaintzan”, eta horregatik aurkeztu zuen mozioa. 

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Bizkaia

Kultura, Bizkaia, 2026ko Durangoko Azoka

Betiko Durangoko Azoka, koxka bat handituta

Kirola, Bizkaia

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Sestao, Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

Euskal Ligako Bizkaiko klubek salatu dute desabantailan aritzen direla

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Kultura, 2026ko Durangoko Azoka, Bizkaia

Hogei ikuskizun aurkeztuko dituzte ‘DA! Pro’ topaketan, azaroaren 24an eta 26an

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.