Taldekako trail txapelketa irabazi dute Gernika Atletismo Taldekoek, 18 eta 16 urtez azpikoetan
Euskadiko Trail Txapelketako taldekako lehiaketako garaileak dira. Banakako txapelketan, Alluitz de Bilbaok irabazi du Euskadiko txapelketa, eta Mikel Oar Arteta bigarren geratu da.
Bizkai, Araba eta Gipuzkoako taldekako trail txapeldunak dira Gernika Atletismo Taldeko 18 urtez azpiko neskak eta 16 urtez azpiko mutilak. Taldekako garaipenez gain, banaka, Alluitz de Bilbaok irabazi du Euskadiko txapelketa, eta Mikel Oar Arteta bigarren geratu da. Atxarten (Abadiño) asteburuan jokatu den Euskadiko Trail Txapelketan parte hartu dute Gernika-Lumoko atletismo taldekoek, eta taldekako eta banakako lasterketetako txapelekin itzuli dira udalerrira.
30 atleta inguruk bost kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten Atxarte inguruetan, malda gutxiko zirkuitu azkar batean, eta Ibon Bilbaok entrenatutako talde gernikarrak gailendu ziren inguru horretan. Alluitz de Bilbaok, Jone Oar Artetak, Amets Antxiak eta Diana Ilauk osatzen dute taldeak irabazi zuen 18 urtez azpikoen kategorian, eta Mikel Oar Artetaren, Joan Apraizen eta Aratz Lezeagaren taldeak 16 urtez azpikoetan.
Datorren zapatuan, Gernikako Atletismo Taldeko atletek 5.000 eta 3.000 metroko iraupen probetan parte hartuko dute Durangon.
Bestalde, atletismo taldekoek jakinarazi dute Jone Oar Arteta, Alluitz de Bilbao eta Jon Zugazaga aukeratu dituztela Bergan (Bartzelona) ospatuko den Espainiako Trail Txapelketan Euskadiko 20 urtez azpiko selekzioa ordezkatzeko.