San Roke eta Andra Mari jaietan txosnak jartzeko eskaerak aurkezteko epea zabaldu dute
Eskabideak apirilaren 5eko 13:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira udaleko erregistro telematikoan.
Gernika-Lumoko Andra Mari eta San Roke jaietan txosnak jartzeko deialdia zabaldu du udalak. Eskabideak apirilaren 5eko 13:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira udaleko erregistro telematikoan. Zehaztu dutenez, eskabideak aurkezteaz batera, ordezkarien eta elkarteen datuak aipatu beharko dira.
Txosnen adjudikazioaren erabakia apirilaren 7an jakinaraziko dute, 19:00etan Jai Batzordeak kultur etxean egingo duen batzarraren ostean. Bileran horretan, deialdira aurkeztutako eskaerak aztertuko dituzte, eta horien berri emango dute gero.
Udaleko Arlo Teknikoak eraturako planoaren arabera, sei izango dira Pasealekuan Andra Mari eta San Roke jaietan jarriko dituzten txosnak.