Garaipenen boladak aurrera dirau, Joanes Goitisolorentzat
Denboraldiko hirugarren garaipena eskuratu zuen, zapatuan, Eibarko duatloian.
Joanes Goitisolo Otazua duatleta eta triatleta gernikarrak ezinhobeto abiatu aurtengo denboraldia: Euskal Herriko zirkuituan lehiatutako hiru probetan gailendu da Goitisolo. Berlanda de Dueron [Soria] lehiatu zuen Espainiako Txapelketarako sailkapen duatloian, ordea, laugarren sailkatu da. Halaber, bere sasoi puntu bikaina erakutsi du parte hartutako duatloietan: lehendabiziko sektorean, korrika, saioa ondo hastea; bizikletako trantsizioan aurrea hartzea, eta, azkenik, bukaera korrikaldira bakarrik ailegatzen saiatzea.
Zapatuan lehiatutako Eibarko duatloian, baina, ez zuen erdietsi bizikletako sektorean bakarka ihes egitea; izan ere, Urko Herran batu zitzaion, eta elkarregaz egin zuten azken korrik saioa ere, batera helmugaratzeko. Azkenean, Goitisolok 49:05eko denbora behar izan zuen lasterketa irabazteko. Podiuma osatu zuen hirugarren sailkatua, Javier Egiguren, 02:40ra heldu zen; lehen bost postuak, ostera, Gontzal Bilbao eta Xabier Labakarentzat izan ziren. Emakumezkoen lasterketan, aldiz, Helena Alberdik denboraldiko lehendabiziko lasterketa irabazi zuen, 57:30eko denboragaz. Ia hiru minutura ailegatu zen bigarren sailkatua, Diana Vecillas, eta 03:33ra, berriz, Garatzi Korta, hirugarrena.