Berbalagunen neguko lehiaketaren saria Gorka Ortegarentzat izan da

101 erantzun jaso dituzte neguko lehiaketan. Hurrengo lehiaketa, maiatzaren 9tik 20ra bitartean izango da.

Neguko lehiaketa Berbalagun Marimar Hernandez eta Yoli Babio (saridunaren ama) lehiaketako sariagaz. Argazkia: Bermeoko Berbalagun

Bermeoko Berbalagun egitasmoak neguko lehiaketako saria zozkatu du. Parte hartzaile guztien artean, Gorka Ortega Babio izan da sariduna; Bermeoko produktuak hartu ditu saritzat. Saria, hala ere, irabazlearen amak jaso du Berbalaguneko dinamitzaile Marimar Hernandezen eskutik.

Jakitera eman dutenez, 101 erantzun jaso dituzte neguko lehiaketan. Hurrengo lehiaketa udaberrikoa izango da, maiatzaren 9tik 20ra bitartean, hain zuzen ere.