Muruetako alkateak SOS Deiak-en bulegoak bisitatu ditu
Larrialdietako Udal Planen inguruan berba egin dutela esan du Muruetako alkateak; Muruetan ez dute hori egiteko beharrizanik ikusi.
Muruetako alkate Julen Karrion Sos Deiak Eusko Jaurlaritzaren larrialdi zerbitzuetako bulegoetan egon da. Azaldu duenez, Fernando Izagirre Garcia Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendariak gonbidatuta egin du bisita, eta lehen eskutik ezagutu ahal izan du bertan egiten duten lana.
Larrialdietako Udal Planen inguruan berba egin dutela esan du Karrionek. Muruetaren kasuan, “ez dute beharrizanik” ikusi Larrialdietako Udal Plan bat egitea, eta herrian larrialdirik egonez gero, “zuzenean” koordinatuko direla zehaztu dute, “ahalik eta erantzun egokiena emateko”.