Martxoaren 18tik 20ra izango da neguko bertso barnetegia Gautegiz Arteagan
Gautegiz Arteagako Baratze baserri eskolan martxoaren 18tik 20ra bitartean batuko dira aurten 12 eta 18 urte bitrateko Bizkaiko bertsolari gazteak.
Bizkaiko Bertsolari Elkarteak adierazi duenez, neguko bertso barnetegiaren helburu nagusiak dira gazteek bertsoarekin gozatzeko aukera izatea, bertso eskoletan dabiltzan gazteek elkar ezagutzea eta beraien arteko harreman sarea sendotzea. Hori horrela, martxoaren 18ko 17:30ean batuko dira Gautegiz Arteagan, eta domekako 12:00etara bitartean egongo dira elkarregaz.
Barnetegira doazenek kiroletako arropak eraman beharko dituzte, baita mendiko oinetakoak ere. Gainera, etxeko zapatilak eta lo zakua eramateko deia egin dute antolatzaileek. Horiez gain, Osakidetzako txartela eta maskarak ere eraman beharko dituzte.
Covid protokoloa. Partaide kopurua murriztu dute COVID-19a dela eta, eta taldeak burbuiletan antolatuko dituztela jakinarazi dute antolatzialeek, bai otorduetarako, bai lorarako.
Gainontzeko ekintzak legeek zehazten dutenaren arabera egingo dituzte. “Aterpetxe barruan, higienea eta aireztapena zainduko ditugu eta musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango da”, zehaztu dute.