Bidebusaren ordutegia egokitu dute, pertsona gehiagori zerbitzua eman asmoz
Geltoki berri bat edukiko du zerbitzuak: 17:00etan Lantegi Batuak enpresan geratuko da.
Gernika-Lumoko Bidebusak bere ordutegia aldatu du, Lantegi Batuak enpresako langileen beharretara egokitzeko. Izan ere, geltoki berri bat edukiko du zerbitzuak: 17:00etan Lantegi Batuak enpresan geratuko da.
Hori dela eta, zerbitzua 16:50ean abiatuko da Seber Altube eta Allende Salazar zentroetako geltokietatik, ohiko ordutegia baino bost minutu beranduago. Gainerako ordutegiak ere “apur bat” aldatuko direla jakinarazi dute arduradunek. Hala ere, Lorategietako 18:10eko irteera mantenduko dute, zerbitzu osoa eskaintzen jarraitzeko.
Aldaketa horien bitartez, “udalerriko garraio zerbitzua hobetzen” jarraitu gura du udalak, zebitzua ahalik eta jende gehienari eskaintzea helburu hartuta.