359 kilo batu dituzte Ekoetxea Urdaibaiko bilketa solidarioan
Jostailuak batu dituzte arropak baino gehiago: 294 kilo jostailu eta 65 kilo arropa.
Ekoetxea Urdaibaiko arduradunek aurtengo bilketa solidarioan batutakoaren berri eman dute. Zenbaketa egin ostean, guztira, 359 kilo batu dituzte; horietatik, 294 kilo jostailuak izan dira eta 65 kilo arropa.
Bi txandatan egin dute bilketa; lehenengoa abenduaren 2tik 13ra bitartean izango zen, eta bigarrena, berriz, urtarrilaren 12tik 26ra.
Bilketa solidarioaren gunean utzitako erabilitako arropa eta jostailuak irabazi asmorik gabeko Koopera Gizarte eta Ingurumen Elkarguneak batzen ditu. Koopera giza ekimena sustatzen duen kooperatiba eta enpresa taldeak osatzen dute. Aipatu elkarteak ingurumen babesa eta giza berrikuntzaren inguruko ekintzak sustatzen ditu, eta era berean, bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsona horien laneratze eta gizarteratzea bilatzen du. Ekonomia Zirkularra bultzatzen duen elkartea da.
Ekoetxea Urdaibaik eskerrak eman gura dizkie solidaritatea agertu duten guztiei.