Klima aldaketa arintzeko eta egokitzeko plan integrala prestatzen ari da Gernika-Lumoko Udala
2050era begira, klima aldaketa arintzeko eta klima aldaketara egokitzeko plan integrala prestatzen hasi da Gernika-Lumoko Udala. Parte hartze prozesua abiatuko dute.
Ekintza plan horrek udalaren ibilbide orria zehaztuko du, nazioartean eta Bizkai, Araba eta Gipuzkoan ezarritako berotegi efektuko gasen emisio murriztapenen helburuak lortzeko, energia efizientearen bitartez energia aurrezteko, energia berriztagarriak ezartzeko eta udalerriaren erresilientzia eta egokitzapena handitzeko. Plana urte amaierarako amaituta izatea aurreikusi du udalak.
Izan ere, 2019an larrialdi klimatikoa aitortu zuen udalak, ekintza klimatikoko politikekiko konpromisoa erakutsiz. Eta lehen urratsa 2020an eman zuen, Klima Aldaketaren eta Energiaren Diagnostikoa baitzuen udalerrian. Gernika-Lumoko energia kontsumoen eta emisioen mailak ezagutzeko balio izan zuen azterketak, baita klima aldaketak udalerrian sor zitzakeen inpaktu nagusiak aztertzeko ere.
Aurten, Klima Aldaketa Arintzeko eta Egokitzeko Plan Integratua garatzen hasi da. Horregaz, udalerriaren diagnostikoan sakondu gura du, eta ildo estrategiko eta funtsezko ekintzak ezarri nahi ditu udalerriak klima aldaketari egiten dion kaltea murrizteko eta udalerriaren erresilientzia areagotzeko.
Parte hartze prozesua. Planaren garapenak partaidetza plan bat barne hartzen du, udalerriko hainbat eragile interesdunen parte hartzea aurreikusiz. Prozesu horren bitartez, udalerriko errealitatera egokituko den eta Gernika-Lumoko eragile sozial eta ekonomikoei erantzungo dien plan egingarri bat garatzea lortu gura dute udal arduradunek. “Udalak partaidetza saioei buruzko informazioa zabalduko du saioak egiteko egunak hurbildu ahala”, zehaztu dute.
Plana egiteko, udaleko teknikariek eta politikariek Global Factor eta EDE Ingenieros enpresen laguntza teknikoa izango dute.
Testuinguru horretan, udala, Bizkai, Araba eta Gipuzkoako LIFE Ip Urban Klima 2050 proiektuaren parte da: “Klima babesteko Euskadiko proiektu handienetako bat da, eta horren parte da udalerria. Ekintza horren bidez, lurraldeko klima aldaketara egokitzeko lan egingo du Gernikak”.
Hain zuzen ere, udalerriko plana Bizkai, Araba eta Gipuzkoako Jasangarritasun Energetikoaren Legearekin bat etorri beharko da. Lege horrek udalerriek bete beharreko jarraibide zehatzak biltzen ditu. Halaber, planak Bizkai, Araba eta Gipuzkoako Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko etorkizuneko Legeari buruz une honetan dagoen informazioa kontuan hartuko duela adierazi dute, “lege horrek bultzada gehiarria emango diolako klimaren eta trantsizio energetikoaren aldeko ekintzari”.