Gernika Jai Alai Winter Series-eko partidu egunetan jende asko biltzen denez, eta finalerako sarrera asko erosi direnez, edukiera “zorrotzago” kontrolatu behar dutela adierazi dute Gernika Jai Alai Professionaleko arduradunek. Frontoira joaten direnen segurtasuna eta erosotasuna eurentzat “kezkagarria” dela diote, eta ezin dutela “arinkeriaz” jokatu. Horregatik eta osasun-segurtasuneko neurriak nahitaez bete ahal izateko hartu dituzten zenbait erabakiren berri eman dute.
Otsailaren 21 eta 28ko eta martxoaren 7 eta 14ko funtzioetara sartzeko
5 euro ordaindu beharko dira.
www.gernikajaialaipro.com webgunean erosi behar dira. Egun horietan bildutako dirua “
Jai Alaiko oinarriak indartzeko” erabiliko dutela zehaztu dute: “Otsailaren 21eko emanalditik aurrera, frontoira joan nahi duen pertsona orok, adina edozein dela ere, sarrera bat erosi beharko du. Horrela, ezeztatuta geratzen da 16 urtetik beherako doako sarrera, orain arte egin dugun bezala”.
Esan dute neurri horiek “konpentsatzeko” eta Jai Alaiko oinarriak eta gazteak frontoira doan sartzea “errazteko eta bultzatzeko,” ekitaldi bakoitzean doako sarrera kopuru jakin bat emango dietela zesta-punta eskolei. “Gure ustez, neurri horiek ez dira oso ezagunak batzuentzat, baina beharrezkotzat jotzen ditugu. Batzuk segurtasunagatik eta indarrean dagoen edukiera araudia zorrotz betetzeagatik, eta beste batzuk Jai Alairen inguruan sortzen ari diren indarra eta baliabideak gure kirol honen oinarriak indartzeko eta lantzeko aprobetxatzeagatik”.