Ice Ultra lasterketa irabazi du Julen Urdaibai bermeotarrak
230 kilometro egin ditu bost etapatan. Gaur amaitu du lasterketa, bere urtebetze egunean; opari polita, beraz, garaipena bermeotarrarentzat.
![Julen Urdaibai Ice ultra lasterketan](https://busturialdea.hitza.eus/site/files/2022/02/julen-urdaibai-ice-ultra-1200x900.jpg)
Helburua sailkapenean goian egotea zen Julen Urdaibai korrikalari bermeotarrarentzat, eta ondo baino hobeto bete du; Zirkulu Polar Artikoko Ice Ultra lasterketa irabazi du.
230 kilometro egin ditu bost etapatan. Gaur amaitu du lasterketa bere urtebetze egunean; opari polita, beraz, garaipena.
Lehenengo egunean 60 kilometro egin zituen korrika, bigarrenean 40, hirugarrenean 42, laugarrenean 64 eta azken egunean 15. Azken bi etapetan helmugara sartzen lehenengoa izan da Urdaibai.