Iñaki Lauzirikarena izan da lehiaketako argazki onena
Muxikako, Ibarruriko eta Gorozikako argazki onenaren saria Maria Eugenia Ugalde Altamirak jaso du, eta Bilduma onenarena Fernando Perea Erekatxok. Gaztetxoen artean, Aiur Goldaraz Uriarteren argazkia izan da onena.
Udal egutegia osatzeko erabiltzen duten Muxika, Ibarruri eta Gorozikako argazki lehiaketak irudietan utzitakoa bildu du udalak, Zubieta Errotan.
27 parte hartzaile aurkeztu ziren 2021eko lehiaketara, eta horien argazki guztiak daude ikusgai beheko solairuan, hilabete amaierara arte. 160 bat argazkigaz osatu dute erakusketa; hiru herrietako hamaika txoko ageri dira, paisaia ederrak.
Lehiaketako argazki onena Iñaki Lauzirika Jaiorena izan dela ebatzi du epaimahaiak.
Muxikako, Ibarruriko eta Gorozikako argazki onenaren saria Maria Eugenia Ugalde Altamirak jaso du, eta Bilduma onenarena Fernando Perea Erekatxok. Gaztetxoen artean, Aiur Goldaraz Uriarteren argazkia aukeratu dute onena legez.
Oraingoan ere, gaztetxoek zein nagusiek parte hartu dute, nork bere kategorian. Bi kategoriatan banatuko dituzte: 16 urtera artekoak eta 16 urtetik gorakoak. Bakoitzak gehienez sei argazki aurkeztu ahalko ditu, edozein teknika eta kolore erabilita.
Aurrekoetan modura, oraingoan ere argazkiak Muxikako Udalaren argazki artxiboaren parte izatera pasatuko direla zehaztu dute.