Pabilioi batek su hartu du Gernika-Lumon
Iparragirre kaleko 46.enean piztu da sua 14:50ak aldera. Suhiltzaileek 15:40ak aldera sua itzaltzea lortu dute. Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez, "aktibitaterik ez daukan pabilioia da".
Gernika-Lumoko Iparragirre kaleko 46.enean dagoen pabiloiak su hartu du. Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez, 14:50ak aldera piztu da sua, eta “aktibitaterik ez daukan” pabilioia da, SOCAB lantegia izan zena, hain zuzen. Suhiltzaileak 15:40ak aldera sua itzaltzea lortu dute. Ertzaintzatik esan dute sua zelan piztu den argi ez badago ere, diruenez, palet batzuek sua hartu dute.