Fede Merino eta Aingeru Astuigaz solasaldia egongo da Arrantzaleen Museoan, etzi
Solasaldia doan bada ere, aurretiazko erreserba egitea eskatzen dute.
Fede Merino argazkilariaren Kresala. Bermeo 1974-1976 erakusketaren liburuaren harira, Bermeoko portuak eta bertoko biztanleen bizitzak azken berrogei urteetan izandako aldaketetaz jardungo dute Fede Merino eta Aingeru Astuik.
Solasaldia etzirako [otsailak 9] antolatu dute; Arrantzaleen Museoan izango da, 19:00etan. Doan bada ere, aurretiazko erreserba egitea eskatzen dute: 94-688 11 71/ arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus.
Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldien baitan zabaldu zuten Kresala. Bermeo 1974-1976 erakusketa joan den urteko urrian. Hala eta guztiz ere, ekainaren 26ra bitartean bisitatu ahalko da Arrantzaleen Museoko hirugarren solairuan.