Ertzaintzak adingabe bat atxilotu du Muxikan, etxebizitza batean lapurreta egiteagatik
Goizaldeko 04:00ak aldera gertatu zen, Muxikako etxebizitza bakarreko etxe batean. Etxeko jabeak adingabea harrapatu zuen "balio ekonomiko handia" duen txirrindu elektriko batekin ihes egin nahian.
Indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta, Ertzaintzak 16 urteko gazte bat atxilotu du domeka goizaldean Muxikan. Azaldu dutenez, etxeko jabeak adingabea harrapatu zuen “balio ekonomiko handia” duen txirrindu elektriko batekin ihes egin nahian.
Goizaldeko 04:00ak aldera gertatu zela diote, Muxikako etxebizitza bakarreko etxe batean. “Intrusio-alarma aktibatu zen eta horri esker etxean bizi den pertsona batek norbait ikusi du garajetik presaka irteten bere txirrindua hartuta. Jarraitu egin zion eta geldiarazi; Ertzaintza iritsi arte atxiki zuen”, azaldu dute Ertzaintzatik. Aipatu dute, atxilotuak berak garajetik kanpo zegoen familiaren autoa behartu zuela, eta urrutiko agintea lapurtu zuen txirrindua zegoen lekura sartzeko.