Ekain Lertxundi bermeotarra, Bizkaiko txapeldun
18 urtez azpikoetan, Ekain Lertxundi Astobiza bermeotarra disko jaurtiketan Bizkaiko txapeldun geratu da asteburuan.
Jaurtiketa luzeen Bizkaiko Txapelketa Durangoko pistan lehiatu dute zapatuan eta domekan. Artunduaga taldeko Lertxundik 44,32 metroko markagaz lortu zuen urrezko domina. Sekulebelarra Kirol Klubeko Itoitz Hernandez Vallecillo geratu zen txapeldunorde, 42,60 m-ko jaurtiketa eginda, eta CA Sendoa klubeko Alain Ibañez Valverdek irabazi zuen brontzezko domina, diskoa 28,92 metrotara jaurtita.