Aratusteetako maskarak egingo dituzte Bakearen Museoan
Bihar [otsailak 2] zabalduko ditu ateak Gernika-Lumoko Bakearen Museoak, eta aratusteetako maskarak egiteko bi familia tailer antolatu dituzte domekarako.
Urtarrilean mantenu lanak egin ostean, bihar zabalduko ditu ateak Gernika-Lumoko Bakearen Museoak. Erakusketa iraunkorrez eta aldi baterako erakusketez gain, bestelako ekintzak ere gauzatzen dituzte bertan, eta domekan familientzako tailerrekin hasiko dute aurtengo egutegia.
Lau urtetik gorako umeek aratusteetarako maskara egingo dute familia tailerretan. Bi saio egingo dituzte, 10:30ean hasiko da lehena, eta 12:45ean bigarrena. Saio bakoitzean gehienez 10 pertsonek parte har dezakete, eta horretarako aurretiaz izena eman beharko dute 94 627 02 13 telefono zenbakira deituta.