Astegunetan ere, Undabaso baso bihurtzen jarraituko dute
Eguenean 09:30ean Muxikako Asteiko aparkalekuan jarri dute hitzordua, eta 13:30erako amaituko dutela adierazi dute.
Astegunetan zuhaitzak landatzen jarraituko du Lurgaia Fundazioak Undabason. 10 urte baino gehiago daramate Undabaso berreskuratzeko lanean, eta apustu horregaz jarraitzeko asmoa dute fundazioko kideek. Hala, aste barruko landaketei berriz ekitea erabaki dute. “Astegunetan, zuhaitz batzuk landatzera animatzen zaituztegu. Astei inguruan, behealdean, eremu txikiak osatuko ditugu” jakinarazi dute.
Eguenean 09:30ean Muxikako Asteiko aparkalekuan jarri dute hitzordua, eta 13:30erako amaituko dutela adierazi dute. Landaketetan parte hartu gura dutenek izena eman beharko dute info@lurgaia.org helbide elektronikora mezua bidalita. Bertan, parte hartzaileen izen-abizenak, adina, udalerria eta mugikorra zehaztu beharko dituzte.
Beharrezko materiala. Antolatzaileek esan dutenez, maskara eramatea derrigorrezkoa izango da, eta ura eta janaria eramatea gomendatu dute.
Eskularruak eta tresnak eramateaz Lurgaia fundazioa arduratuko da, baina parte hartzaileei arropa eta oinetako erosoak eramateko eskatu diete, eguraldiaren araberakoak; mendiko eta uretako arropa eramatea gomendatu dute.