Izaro Egibar Pico bermeotarra bigarren sailkatu da Espainiako SnowRunning Txapelketan
![](https://busturialdea.hitza.eus/site/files/2022/01/izaro-egibar-pico.jpg)
Izaro Egibar Pico bigarren juniorra izan da Espainiako SnowRunning Txapelketan. VI. Snowrunning Larra Belagua proban jokatu zuten txapelketa, zapatu arratsaldean [urtarrilak 15].
Bermeoko Taraska atletismoko entrenatzaileak 32 minutu eta 26 segundotan amaitu zuen proba. Parte hartzaileek 8 km-ko ibilbidea egin zuten elur artean. Aldapa askoko ibilbidea izan zen, “oso gogorra” eta batzuek ezin izan zuten amaitu.
![](https://busturialdea.hitza.eus/site/files/2022/01/egibar-pico-900x456.jpg)
Argazkia: Taraska Atletismo Taldea