Elantxobeko Karmele Eigurenek, 100 urte

Abenduaren 31n 100 urte bete zituen Elantxobeko Karmele Eiguren Ondarroak, eta udaleko talde guztiek omenalditxoa egin zieten. Oparitxoa eta lora sorta eman zioten, eta soinuagaz Zorionak zein beste abesti batzuk kantatu zizkioten.