Kalak dendarena da Gabonetako erakusleiho onena
Bigarren saria Mai Piuk eskuratu du, eta hirugarren erakusleiho onena izan da Kukirena.
Bosgarren urtez antolatu du Gernika-Lumoko Merkatari Elkartuek Gabonetako erakusleiho onenaren lehiaketa. Eta, aurten, erakusleiho guztien artean onena izan da Kalak dendarena; 1.000 euroko saria jaso du.
Bigarren saria Mai Piuk eskuratu du, eta hirugarren erakusleiho onena izan da Kukirena; hurrenez hurren, 700 eta 400 euroko sariak jaso dituzte.
Abenduaren hasieran hasi zuten lehiaketa, eta hasierako establezimendu guztietatik hamar onenak aukeratu zituzten adituek: Kalak, Mai Piu, Kuki, Fermin Berria, Marlei, Josten, Musutruk, Naia, Bonilla argazkiak eta Khaleko izan ziren izendatuak. Behin horiek aukeratuta, herritarren botoek erabaki zuten irabazlea.