Jare Urdanpilleta eta Ivan Goiriena, postal lehiaketaren irabazleak
Bi formatutan banatutako lehiaketa izan da: marrazkiak eta e-postalak bialdu behar izan dituzte herritarrek.
Gabonetako postal lehiaketa egin du aurten Nabarnizko Udalak, eta Jare Urdanpilleta eta Ivan Goiriena izan dira irabazleak.
Bi formatutan banatutako lehiaketa izan da aurtengoa: marrazkiak eta e-postalak bialdu behar izan dituzte herritarrek, eta parte hartzea ona izan da: “Lan polita egin duzue parte hartzaile guztiok”.
Marrazkien atalean sei neska-mutilek hartu dute parte eta irabazlea 9 urteko Ivan Goiriena izan da. E-postalen atalean, berriz, bi parte-hartzaile egon dira eta irabazlea 12urteko Jare Urdanpilleta izan da.
Marrazki irabazleagaz gabon postalak etxez etxe banatu ditu udalak, eta e-postal irabazleagaz, berriz, e-mail bidezko zorion agurrak bidali ditu.