Harrera ellarteak Gabonetan egin du otzararen zozketa. Kanpantxuko (Ajangiz) Asun Aranbururena izan da zenbaki saritua: 9576.
Osasun Sailaren datuen arabera, abenduaren 30etik urtarrilaren 5era 1.993 positibo zenbatu dituzte eskualdean. Horietatik 824 Gernika-Lumon eta 696 Bermeon erregistratu dituzte. Bertoko 20 udalerriek eremu gorrian segitzen dute.
Cenarrusa Fundazioko epaimahaiak alkateak erakutsi duen euskara, adierazpen kulturala, euskal nortasuna eta giza eskubideak babesteko eta sustatzeko konpromisoa nabarmendu du.
Giza eskubideen alde egindako lanagatik eta erakutsitako konpromisoagatik jasoko dituzte sariok. Urtero legez, apirilaren 26an banatuko dituzte sariak Gernika-Lumoko bonbardaketaren urteurrenean.
Bermeo Tuna World Capitalek antolatu duen lehiaketan parte hartu gura dutenek izena eman beharko dute; urtarrilaren 28a izango da horretarako azken eguna.
Euskal presoen eskubideen aldeko urteroko Bilboko manifestazioaren ordez, herriz herri egingo dituzte ekitaldiak, bihar arratsaldean [urtarrilak 8].
Gernika-Lumoko Sare Feministak sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu du gaurko [urtarrilak 7]; 19:30ean jarri du hitzordua Merkurion.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, sarrerak salgai daude oraindik.
Sukarrietako eta Bermeoko udalek lau urterako hitzarmena sinatu dute, luzatu daitekeena. Sukarrietako Udalak udalerriko erabiltzaileen prezio publikoen aldea ordaintzeko konpromisoa hartu du.