Nabarnizko argazki lehiaketak baditu saridunak
Guztira 26 lagunek parte hartu dute, eta 62 argazki aurkeztu dituzte, "denak oso ederrak". Horien artean, hamahiru aurkeztu dituzte, hilabete bakoitzerako bat eta azalerako beste bat.
2022ko egutegia osatzeko argazki lehiaketa abiatu zuten azaroan Nabarnizen, eta lehiaketak baditu saridunak. Datorren urteko egutegia nabarniztarrek egindako argazkiekin apaindu gura zuten, eta horretarako, Nabarniz ardatz zuten argazkiak aurkeztu behar izan dituzte parte hartzaileek.
Guztira 26 lagunek parte hartu dute, eta 62 argazki aurkeztu dituzte, “denak oso ederrak”. Horien guztien artean, hamahiru aukeratu behar izan dituzte, hilabete bakoitzerako bat eta azalerako beste bat. Eta hurrengoak dira epaimahaiak nabarmendutakoak:
- Airo – Joseba Totorikaguena
- Illuntzar – Jagoba Gerrikabeitia
- Janire Gerrikabeitia
- Gogoa – Haizea Abad
- Otoño – Marisa Lopez
- Gure Behia – Felix de los Rios
- Ainhoa Urzaa
- Otsailean lainoa noraino, elurra gero haraino – Santi Urzaa
- Izaro Totorikaguena
- Muga – Susana Guinea
- Edurtzan – Idoia Gabika-Aldeko
- Sergio Ferraris
- Jolasak – Jon Rivas
Irabazleek 50 euroko saria jaso dute, eta udal agintariek euren esker ona adierazi diete parte hartzaileei: “Zorionak irabazleei eta eskerrik beroena parte hartzaile guztiei”.