Gaztelugatxeko Ermu eta Lurgorri arteko tartea zabaldu dute gaur
Lurgorriko hegalean egindako azteketa geologikoaren arabera, ez da mugimendu garrantzitsurik egon hegalean, eta horregatik hartu dute eremua zabaltzeko erabakia.
Azaroaren 26tik itxita egon den Gaztelugatxeko Ermu eta Lurgorri arteko bidea zabaldu dute gaur.
Eremu hori monitorizatzen duen geologoen taldeak Lurgorriko hegalean egindako azteketa geologikoaren arabera, ez da mugimendu garrantzitsurik egon hegalean, eta horregatik hartu dute eremua zabaltzeko erabakia. “Azken ekaitzak ez du prezipitazio handirik eragin Gaztelugatxe inguruan”, azaldu dute. Zehaztu dutenez, eguneko gehieneko prezipitazioak –24 ordutan– 40 litro baino gutxiagokoak izan dira metro koadroko; hala ere, hamabostaldi batzuetan metro koadroko 190 litro pilatu dira.
Bizkaiko Foru Aldundiak prebentzio neurri gisa zarratu zuten tartea, azken asteetako euriteen ondorioz lur jausirik ez gertatzeko.