Fernandez eta Alkain, Ezetz Jakin lehiaketaren zortzigarren denboraldiko azken irabazleak
Zozketa bidezko saria Oihana Garmendiarentzat izan zen duela bi aste, eta Javi Westentzat azken astean.
Ezetz Jakin lehiaketak bide digitala hartu du aurtengo ikasturtean ere. Egunean Behin aplikazioaren bitartez jokatzeari ekin zioten iaz, eta joko horren dinamikara egokitu dira oraingoan ere.
Zortzigarren denboraldia amaituta, urtarrilera bitartean ez da Ezetz Jakin lehiaketarik egongo, baina azken bi asteetako irabazleak saritu zituen atzo Gernika-Lumoko Berbalagunek. Hain zuzen ere, Iban Alkain eta Idoia Fernandez izan dira denboraldiko azken irabazle biak; orain aste biko irabazlea izan zen Alkain, eta azken astekoa Fernandez. Zozketa bidezko saria Oihana Garmendiarentzat izan zen duela bi aste, eta Javi Westentzat joan den astean.
50 euroko bonoa jaso dute irabazleek eta 20 euroko bonoa eta Praktikatuk ematen duen materiala zozketako saridunek.
Gernika-Lumoko Berbalagunek eskerrak eman dizkie parte hartzaileei: “Urtarrilera arte oporrak hartuko ditugu. Eskerrik asko parte hartu duzuen 158 laguneri. Datorren urtera arte”.