Entzun dira marijesien lehen doinuak
Bederatziurrenean murgildu dira Gernika-Lumoko Marijesiak. Lehen errondan Alex Uriarte eta Denis Azkarate aritu dira bakarlari gisa eta 71 pertsonak –33 andrazkok eta 38 gizonezkok– parte hartu dute.
Bederatziurrenean murgildu dira Gernika-Lumoko Marijesiak. Gaur goizaldean entzun dira marijesien aurtengo lehen doinuak, eta beste zortzi goizetan kantatzen aritzeko prest daude.
Andra Mari eleizan hasi dute lehen erronda, eta Santa Luzia eta Lurgorri inguruetan abestu dute, 5 graduko tenperaturarekin. Alex Uriarte eta Denis Azkarate aritu dira bakarlari gisa eta 162 kopla kantatu dituzte gutxi gorabehera. 71 pertsonak –33 andrazkok eta 38 gizonezkok– parte hartu dute 2 ordu eta 2 minututan egin duten lehen errondan; 04:00etan hasi eta 06:02an amaitu dute.
Bihar goizean Fernando Astoreka izango da bakarlaria, eta Errenterian entzungo dira marijesien koplak; 04:00etan Andra Mari eleizan jarri dute hitzordua.
Hurrengoa izango da ibilbidea: Andra Mari eleiza – Allendesalazar – Santa Klara – Karmelo Etxegarai – Euskal Herria – Enrique Amutio – Frai martin Murua – Mestikabaso – Esteban Zabala – Gurutze Gorria – Juan Kaltzada – Merkurio – Artekalea – San Juan – Barrenkalea – 8 de enero – Adolfo Urioste – Don Tello – San Juan – San Bartolome – Aita Luis Villasante – Lorategieta – Aita Luis Villasante – Kortezubi bidea – Amaiur – Mertzede – Uharte – San Juan – San Juan Ibarra – Nere Kabia – Jose Labauria plaza – Carlos Gangoiti – Txorraburu – Iñigo Lopez de Haro – San Juan – Goienkale (Andra Mari eleiza).