Ezker olatuko lehia
Euskalsurf zirkuitua Mundakara ailegatu da asteburuan. Open Surf kategorian Janire Gonzalez eta Roberto Letamendia nagusitu dira, eta bodyboardean, berriz, Mikel Atxega.
Euskalsurf surfing eta bodyboard zirkuituen hirugarren eta azkenengo probak lehiatu dituzte asteburuan, Mundakan.
Surfeko Open kategorian Janire Gonzalez Etxebarri zumaiarra eta Roberto Letamendia zarauztarra geratu dira txapeldun, eta bodyboard txapelketa, berriz, Mikel Atxegak (Aia-Orio) irabazi du.
Gonzalezegaz batera, Silke Martinez donostiarrak eta Annette Gonzalez zumaiarrak osatu dute emakumezkoen podiuma, eta Saioa Ortega sopeloztarra sailkatu zen laugarren.
Letamendiaren ostean, Markel Bizkarguenaga gorliztarra eta Peru Zuñiga bakiotarra sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Diego Martin laugarren geratu zen.
Bodyboardean, Ayoub Adardour eta Alex Sebastian igo ziren podiumera, eta Andoni Izaga sailkatu zen laugarren postuan.
Zirkuituetako txapeldunak. Esan bezala, asteburuan azkenengo probak jokatuta, erabaki dira hiru kategorietako 2021eko txapeldunak. Euskalsurf Surfing Zirkuituan Annette Gonzalez eta Letamendia dira aurtengo txapeldunak, eta Euskarlsurf Bodyboard Zirkuituan Adardour.
*ARGAZKIAK: EHSF