Abenduaren 8rako aurreikusita zeukaten irteera atzo egin zuten; tontorrean jaiotza jarri eta Gabon kantak abestu zituzten.
Abenduaren 9tik 12ra, 80 positibo zenbatu dituzte eskualdean. Hala ere, eskualdeko 12 herritan ez da positiborik egon azken astean eta 7 herri daude eremu berdean.
Arakis eta Atain II. (Markina-Xemein), Ibarluzea eta Elkoro (Markina-Xemein) eta Roke eta Oier (Gernika-Lumo) dira aurtengo gazte, nagusi eta elite mailetako Bizkaiko zesta-punta txapelketako txapeldunak. Kadete mailako finalak domekan [abenduak 19] erabakiko dira Berriatuan.
Euskadiko Kros Txapelketa asteburuan jokatu dute Amurrion. 16 urtez azpikoen kategoriako txapela jantzi du Alluitz de Bilbao kortezubitarrak. Maria Goitiak, Jone Oar Artetak, Lucia Antxiak, Amets Antxiak eta Ane Zugazagak osatu dute 18 urtez azpikoen taldea.
Aurrelari nabarniztarrak 500 pilota zaleren aurrean, Santanape frontoian, debutatu du Garfe pelota enpresagaz. Irusta munitibartarragaz 22 eta 18 irabazi diete Titin III.ari eta Iturriagari.
Mobilizazioa deitu dute abenduaren 30erako; manifestazioa egingo dute, 19:00etan, Gernika-Lumoko Merkurio iturritik hasita.
Ekainetik isilean izan du garaipena bermeotarrak. Tania Llanos Gasteizko kaletarragaz batera irabazi du bermeotarrak bigarren aldiz egin duten saioa. 6.000 euroko txekea irabazi dute.
Euskalsurf zirkuitua Mundakara ailegatu da asteburuan. Open Surf kategorian Janire Gonzalez eta Roberto Letamendia nagusitu dira, eta bodyboardean, berriz, Mikel Atxega.
Bestalde, giza proba txapelketaren 1. jardunaldian Eneko Bilbao kortezubitarrak egin du markarik onena.
Ordezko zenbaki bat ere atera dute; 1488 izan da.