1097 da txerriaren zozketaren zenbaki irabazlea
Ordezko zenbaki bat ere atera dute; 1488 izan da.
Abenduaren 5ean egin behar zuten Txerriki Egunaren baitan egin behar zuten txerriaren zozketa egin zuten atzo Muruetako herriko tabernan. Honakoa da zenbaki irabazlea: 1097. Ordezko zenbaki bat ere atera dute: 1488.
Zenbaki irabazlea duenak Muruetako udaletxera jo beharko du, eta han eskatu beharko du txerria, edo nahiago baldin badu, dirua. Horretarako azken eguna abenduaren 31 izango dela zehaztu dute udal arduradunek.