Bizkaiko Elikagaien Bankuaren bilketagaz bat egin dute Ean
Beste urte batez, Bizkaiko Elikagaien Bankuaren janari bilketagaz bat egin dute Ean ere. Herriko dendetan ez ezik, Eako, Natxituako eta Bedaronako elizpeetan eta udaletxeko arkupean jasoko dituzte elikagaiak.
Domekan hasi ziren bilketagaz, eta bihar (abenduak 8) eta zapatuan (abenduak 11) ere utzi ahalko dira elikagaiak.