Murueta lehenengo sailkatu da Goma Gaineko Bizkaiko Sokatira Txapelketaren lehen jardunaldian
Goma Gaineko Bizkaiko Sokatira Txapelketa zapatuan [abenduak 4] hasi zuten Diman, eta Muruetak ezin hobeto hasi du txapelketa. Gizonezkoetan bost talde ari dira 640 kiloko kategorian, eta emakumezkoen 520 kiloko kategorian hiru talderen artean erabakiko da aurtengo txapelduna.
Murueta lehenengo postuan sailkatu zen, Gaztedi bigarrenagaz 4,5 puntura berdinduta. Goiherrirentzat izan zen hirugarren postua (3 puntu), eta Abadiñoko bi taldeak sailkatu ziren laugarren eta bosgarren. Abadiño Ak 2 puntu lortu zituen, eta Abadiño Bk puntu 1.
Emakumezkoetan, Gaztedi gailendu zen, 3 puntugaz; Abadiño Ak 2 puntu eta Abadiño Bk puntu 1 eskuratu zituzten.
Hurrengo saioak. Domeka honetan [abenduak 12] Leioako Kiroldegian lehiatuko dute hurrengo jardunaldia, 11:30ean hasita –pisaketak 09:30ean–. Abenduaren 18an [zapatua], berriz, Abadiñoko probalekuan edukiko dute hitzordua, 17:00etan –pisaketak 15:00etan–.