Julen Aranguena eta Inma Ruiz, txapeldun Elantxobeko II. Kaltzadan Goran
22 korrikalarik egin dute II. Kaltzadan Gora. Aranguena izan da azkarrena, 7 minutu eta 34 segundoko denboragaz. Umeen krosa ere egin dute.
Julen Aranguenak eta Inma Ruizek irabazi dute Elantxobeko II. Kaltzadan Gora gaur [abenduak 6]. 22 korrikalarik parte hartu dute udalerriko San Nikolas jaien barruan egin duten proban.
Aranguenak 7 minutu eta 34 segundotan amaitu du proba. 12 segundo atera dizkio Bizkaiko txapelduna den Ekaitz Lejarzegi bigarrenari, etaĀ orain dela bi urte I.Kaltzadan Goran nagusitu zen Imanol GoƱi sailkatu da hirugarren, 7 minutu eta 48 segundoko denboragaz. Hain zuzen, orduan natxituarrak ezarritako denboraā7 minutu eta 28 segundoā hobetzeko erronka bota zuten antolatzaileek, baina gaur inork ez du ganditu haren marka.
Esan bezala, Ruiz igo da emakumezkoen podiumaren gorenera. Gernikarrak lehenengoz lehiatu du proba, eta 10 minutu eta 39 segundotan burutu du 1.100 metroko ibilbidea (227 metroko desnibela).Ā Nahia Ibarzabal markina-xemeindarra sailkatu da bigarren 11 minutu eta 15 segundoko denboragaz, eta Araiz Kanalak osatu du podiuma; 13 minutu eta 29 segundotan amaitu du.
Atxurkulu Mendi Taldeak, Elantxobe Arraun Elkarteak eta Elantxobeko Udalak antolatu dute proba, eta azken orduan erabakita, sari bereziak banatu dituzte. 13 urtegaz parte hartzailerik gazteenak izan diren Ibai Arego eta Koldo Basterretxea saritu dituzte, eta baita nagusiena izan den Jose Mari Elola ere.
Egun osoko egitaraua. Nikolas Deunaren ospakizunak goizean goiz hasi dituzte gaur elantxobetarrek. 10:20ean umeen krosa egin dute, eta ondoren, 10:30ak aldera hasi dute II. Kaltzadan Gora, portuan. Ordubete batean lehiatu dute, eta eguerdian portuan bertan egin dute sari banaketa ekitaldia.
Bestalde, eguerdiko mezaren ostean, antzinako serratokiaren erakustaldia eta trontza eta motozerra erakustaldia egin dituzte Elizabarrin.
17:30etik aurrera, berriz, Zuresku elkartekoen eskutik, umeek egurrezko jolas tradizionalekin jolasteko aukera edukiko dute Tinglaupean, eta 20:00ak aldera musikaz beteko da ingurua. The Uskiās, The Smoke Dealers eta Linea Continua taldeek eskainiko dituzte emanaldiak.