Gerra korresponsalei buruzko doako lau bisita gidatu eskainiko ditu Bakearen Museoak
Gernikako Bakearen Museoak gerrako korresponsalei buruzko doako lau bisita gidatu eskainiko ditu abenduan zehar.
Hain zuzen, abenduaren 7an, 8an, 28an eta 29an eskainiko dituzte bisitak, eta horietan kazetaritza lana zein garrantzitsua den azalduko dute arduradunek: “Bisita honek datu asko ematen ditu 1937ko apirilaren 26an bizitakoak bezalako une gogorretan kazetari lanbideari buruz. Kazetarien balioa goraipatzen du”.