Abenduaren 3tik urtarrilaren 7ra jokatuko dute txapelketa, Berriatuko Mendibarren pilotalekuan. Arbe iazko txapeldunagaz eta Aimar txapeldunordeagaz batera ariko dira, besteren artean, Barandika, Erkiaga, Lopez eta Olharan.
Elkarretaratzean batu dira udal langileak gaur, ELA eta LAB sindikatuek deituta. Baliabide Planaren berri izan gura dute, eta hori ezagutarazteko eskatu diote udal gobernuari.
Epaiaren zain zegoen Jaurlaritza Araba, Bizkai eta Gipuzkoan osasun larrialdi egoera ezartzeko, Sagarduik gaurko prentsaurrekoan esan duenez
Manifestazio amaieran langileak zoriondu dituzte, "fabrikak hustu eta herria duintasunez" betetzeagatik. Abenduaren 14an daukate hurrengo batzarra patronalagaz.
400 metroko lasterketan urrea eta txapelketaren errekorra egitea ere lortu du, eta 800m-koan ere txapeldun geratu da. Gainera, 1.500m-ko lasterketan eta errelebokakoan zilarrezko dominak eskuratu ditu.
Emakumezkoen Euskal Ligan, Gernika RTk bi puntugatik galdu du RC Riojaren kontra, Logroñoko Pradoviejo zelaian. Jokalari bat gutxiagogaz jokatuta ere, lehen zatian alde nabarmenagaz nagusi izan dira basurdeak, baina bigarren zatiaren azken hamar bat minutuetan garaipenak ihes egin die.
Udaletxeko arkupeetan bilduko dira ekoizleak, 11:30etik 15:00etara.